Umeen Zaintza

Eskutik Urdaibain badakigu zein zaila den umea beste pertsona batekin uzteko erabakia hartzea. Horregatik, lan hori erraztu nahi dizugu, zure beharrizanak estaltzeko langile kualifikatuak eskainiz.
Gu egunez egun saiatzen gara kalitatezko zerbitzua ematen. Horregatik, zerbitzu bakoitzaren etengabeko jarraipena mantenduko dugu. Helburu bakarra gure bezeroen asebetetzea izango da.
Langilerik prestatuenak hautatzen ditugu, familia edo enpresa bakoitzak eskatzen duen profilaren arabera: Zaintzaileak, aisialdiko monitoreak…

ENPRESETARAKO ZERBITZUA

Eskutik Urdaibain erraztasunak ematen ditugu enpresek langileen familia eta laneko bizitzaren kontziliazioa sustatzeari buruzko 39/1999 Legea martxan jarri ahal izateko. Horretarako, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Goizetan zaintzaile-zerbitzua ikastetxeetan.
  • Jantokiko monitoreen zerbitzua.
  • Enpresetan haurtzaindegi zerbitzua emateko zaintzaileak.
  • Zaintzaileak Jatetxeetan (ezkontzak, jaunartzeak…).
  • Zaintzaile indibidualak Hoteletan.

PARTIKULARRENTZAKO ZERBITZUA

Zure seme-alabak zaintzeko laguntza behar baduzu, Eskutik Urdaibain esperientzia handiko konfiantzazko jendea daukagu, behar duzun denboran zerbitzua emateko. Egunero ordu batzuez, egun batzuetan bakarrik edo modu puntualean.
Funtzioak asko aldatu daitezke ordutegiaren (eguna edo gaua) eta gurasoen lehentasunen arabera. Funtzio arruntenetako batzuk hauek dira:

  • Umeari arreta ematea eta zaintzea.
  • Umea ikastetxean jasotzea.
  • Jardueretara laguntzea (kirola, eskola partikularrak, eta abar).
  • Umeekin jolastea eta umeak entretenitzea, gurasoen jarraibideen arabera.
  • Etxean bertan edo etxetik kanpo prestakuntza jarduerak.
  • Ordutegiak oso malguak dira familien beharrizanen arabera, eta modu esporadikoan egun zehatzetan ere lan egiten da.

Zuk hala nahi izanez gero, umeari arreta ematen dion pertsonak etxeko lanak egin ditzake, baina betiere kontuan izanda lehentasuna umeari arreta ematea dela.

Harremanetan jar zaitez

Edozein zalantzatarako edo kontsultarako ez dezazun gurekin harremanetan jartzeko zalantza egin, laburtasun posible handienarekin arduratuko gara.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH