Jabekideen erkidego, bulego eta etxe partikularretan garbiketa zerbitzua eskaintzen dugu.
Zerbitzuaren kalitatea konprobatzeko, gure langileen lanaren ebaluazio periodikoak egiten ditugu. Horrela, gorabeherak konpondu eta kasu gehienetan saihestu egin ditzakegu.

JABEKIDEEN ERKIDEGOAK

Gure zerbitzua honetan datza: egunero, astero edo hilero lanak egitea txoko guztiak baldintza ezin hobeetan egoteko.
Aurrekontua egin aurretik bisita bat egiten dugu zure instalazioak nola dauden ikusteko, eta beharrezkoa izatekotan, garbiketa orokor bat egiten dugu prest uzteko. Gure aurrekontuak espezifikoak dira, gure bezeroen beharrizanen arabera.
Zerbitzu hauek ematen ditugu:

Erkidegoetako mantentze-lanak

Atari, eskailera, gune partekatu eta abarretan mantentze-garbiketa.

Atarietan distira ematea

Lurzoru karetsuetan eta kaltzio karbonatoa daukaten lurzoruetan (marmola, kare-harri gogorrak eta abar) erabiltzen den tratamendua. Errotazio-makina batekin egiten da, eta marrak, oxidazio orbanak eta abar kentzen dira. Gero geruza distiratsu bat sortzen duten produktu kimiko batzuk aplikatzen dira, eta gainazala berriztuta geratzen da.

Lorezaintza

Sektoreko profesionalak ditugu mantentze-lan eta zainketa lanak burutzeko. Hauek dira lan nagusiak: Belar txarren kontrola, zelaia aratzea, inausketa edo edertze-lanak, ureztatzea (eskuz edo mekanikoki), ongarria ematea.

Garajeak garbitu eta erratza pasatzea

Garajeko lurzoruen garbiketa bezeroen beharrizanen arabera egiten da, urtean behin edo hainbat aldiz. Horren barruan sartzen dira solidoak kentzea eta hautsa eta koipe orbanak garbitzea. Horretarako, erratzatzeko makinak eta garbiketa makina industrialak erabiltzen ditugu, tratatuko dugun lurzoru mota kontuan hartuz. Zerbitzua osatzeko, sobera geratu den ura jasotzen dugu, xurgagailu industrialen bidez.

BULEGOAK

Eskutik Urdaibain bulegoak garbitzeko zerbitzuak antolatzen ditugu, bezero bakoitzaren beharrizanen arabera. Enpresa bateko garbiketa eta mantentze-lanak azpikontratatzeak abantaila asko ditu.
Malgutasuna
Enpresa edo erakundeak aukeratzen ditu zerbitzua jasotzeko ordutegia eta egunak, baja, oporraldi edo baimenengatik kezkatu beharrik gabe.
Ekonomia
Lan-taldeko langile kopurua murrizten da, horrek dakarren eragin ekonomikoarekin.
Kalitatea
Kontratatutako zerbitzua emateko langile kualifikatuak jarriko dira eskura.
BULEGOAK

  • Mahai, aulki, ordenagailu, telefono eta abarretan hautsa kentzea.
  • Paperontziak hustea.
  • Lurzoruetan xurgagailua edo mopa pasatu eta garbitzea.
  • Altzariak garbitzea.
  • Artxiboen garbiketa.
  • Ate eta koadroak garbitzea.
  • Kristalak garbitzea.

KOMUNAK ETA ALDAGELAK

  • Komunontziak garbitzea.
  • Paperontziak hustea.
  • Lurzoruetan xurgagailua edo mopa pasatu eta garbitzea.
  • Azulejuak garbitzea.
  • Armairuak garbitzea.

EREMU PARTEKATUAK

  • Lurzoruetan xurgagailua edo mopa pasatu eta garbitzea.
  • Atalondoa garbitu eta hautsa kentzea.

ETXEKO ZERBITZUA

Etxeko lanetan laguntzeko zerbitzua gustatzen ez zaizkigun edo egiteko denborarik ez daukagun lan horiek egin behar ez izateko pentsatuta dago.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  •  Lisatzea, sukaldea
  •  Etxeko garbiketa orokorra
  •  Mantentze-garbiketa

Harremanetan jar zaitez

Edozein zalantzatarako edo kontsultarako ez dezazun gurekin harremanetan jartzeko zalantza egin, laburtasun posible handienarekin arduratuko gara.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH