Umeen Zaintza

Zenbat orduz kontratatu daiteke zaintzaile bat?

Guk nahi beste orduko zerbitzua eskaintzen dugu, edozein egunetan eta edozein ordutan.

Zein lan egiten dituzte?

Normalena da umeak zaintzeko kontratatzea, baina zuk hala nahi baduzu beste edozein zerbitzu osagarri eska dezakezu, hala nola lisatzea, etxea garbitzea, eta abar.

Nire seme-alaba ikastetxera eta eskolaz kanpoko jardueretara eramateko zerbitzua ere kontratatu dezaket?

Bai, gure langileek umeak ikastetxean jaso edo utziko dituzte eta eskolaz kanpoko jardueretara eramango dituzte.

Nola dakit nire seme-alabak ondo gosaldu edo askaldu duen edo arazoren bat eduki duen?

Guk teknologiaren aldeko apustua egin dugu. Egunero sartu ahal izango zara zure pasahitzarekin eta denbora errealean ikusi ahal izango duzu nola garatu den zerbitzua eta gertakariren bat egon den.

Nongoak dira zaintzaileak?

Nazionalitatea zuek eskatzen diguzuena izango da. Kontrakorik adierazten ez badiguzue, euskaraz hitz egiten duten zaintzaileak bidaliko ditugu.

Zer gertatzen da nire seme-alabak ez badu bidali didaten zaintzailearekin egon nahi?

Zure seme-alabak Eskutik Urdaibaik bidalitako pertsonarekin egon nahi ez badu, beste pertsona batekin egingo dugu aproba.

Beti edukiko dut pertsona bera?

Zerbitzua etengabekoa bada pertsona bera izango da, baja egoeretan edo oporraldietan izan ezik; egun horietan beste pertsona bat bidaliko genuke. Zerbitzua aldian behingoa bada, pertsona bera bidaltzen saiatuko gara, baina zailagoa da hori bermatzea.

Zer gertatzen da bidali didaten pertsona gustatzen ez bazait?

Deitu eta esatea besterik ez duzu, eta beste bat bidaliko dugu.

Nola egiten da ordainketa?

Zerbitzua hilabete amaieran ordaintzen da, aldian behingo zerbitzuak izan ezik. Horiek zerbitzuaren amaieran ordaintzen dira.

Zaintzailea etortzen ez den egunetan ordaindu egin behar al dut?

Ez, lan egiten duen egunengatik soilik ordaindu beharko duzu. Egunen batean zerbitzua behar ez baduzu, nahikoa izango da aldez aurretik abisatzearekin.

Nola dakit bidaltzen didaten pertsona fidatzekoa dela?

Bidaltzen ditugun pertsona guztiek hautaketa-prozesu bat pasa dute, eta horren bidez konprobatzen dira dakartzan erreferentzia guztiak. Hala ere, ulertzen dugu horrek sortu ahal dizun kezka, denoi gertatzen zaigu eta.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH