Orokorrak

Noiz hasten da zerbitzua?

Behin bezeroak aurrekontua onartuta, kontratua egin eta zerbitzua ematen hasten da.

Nola ordaintzen da zerbitzua?

Zerbitzuak hilabetea amaituta ordaintzen dira bankuko helbideratze bidez, zerbitzu puntualak izan ezik. Horiek zerbitzua amaitu eta momentuan ordaintzen dira.

Oporretan baldin banoa zerbitzua ordaintzen jarraitu behar dut?

Ez, kasu horretan zerbitzua behar den denboran etengo litzateke. Eskatzen dizugun gauza bakarra da aurrerapen nahikoarekin abisatzea, eta zerbitzua berriro noiz hasiko den esatea. Posible den neurrian, oporren aurretik zeneukan langile bera bidaliko da.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH