Online Denda

Nola jakin dezaket langileak kontratatuta ditudan orduak betetzen dituen?

Langile guztiek fitxatzen dute BIDI kode baten bidez, etxera sartu eta irtetean. Horrela, zuk benetan jakin ahal izango duzu kontratatutako orduak bete dituen.

Nola dakit nire seme-alabak ondo gosaldu edo askaldu duen edo arazoren bat eduki duen?

Zure seme-alabaren zaintzaileak txosten bat beteko du eta enpresara bidaliko du. Zuk zure pasahitzarekin aukera izango duzu senideen atarira sartu eta txosten hori ikusteko.

Nola jakin dezaket nire ama edo aitarekin arazorik egon den?

Zaintzaileak txosten bat beteko du eta enpresara bidaliko du. Zuk zure pasahitzarekin aukera izango duzu senideen atarira sartu eta txosten hori ikusteko.

Nola jakin dezaket pasatu didaten faktura benetan egindako orduekin bat datorren?

Senideen atariaren bidez, zuk erabilitako zerbitzuen historikoa kontsultatu ahal izango duzu, faktura zuzena den konprobatzeko.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH