Etxeko Garbiketa eta Lanak

Zein da zuen jarduera eremua?

Garbiketei dagokienez, gure jarduera eremua Busturialdeako eskualdea da.

Garbiketa materiala zuek ekartzen duzue?

Jabekideen erkidego eta bulegoen garbiketen kasuetan, garbiketa-materiala Eskutik Urdaibaik jartzen du. Zuk ura eta elektrizitatea baino ez dituzu jarri behar (beharrezkoa izatekotan). Hala ere, baliteke bezeroak ohituta dagoen materialak erabili nahi izatea. Etxe partikularren garbiketen kasuan, bezeroen materialak erabili ohi ditugu; izan ere, bezero batzuen eta beste batzuen lehentasunen artean desberdintasun handiak daude.

Garbiketaren mantentze-lanetarako beti bidaltzen duzue pertsona bera?

Bai. Kasu horretan pertsona bera bidaltzen da, ez bada gaixorik edo oporretan dagoela. Kasu horretan, aldez aurretik abisatuta, ordezko bat bidaliko da.

Zenbatean dago zerbitzu ordua?

Ez dago tarifa finkorik. Prezioa lan motaren, kokapenaren eta emandako ordu kopuruaren araberakoa da. Zerbitzua ematen hasi aurretik aurrekontua egiten da konpromisorik gabe.

Zeintzuk dira enpresa bat kontratatzearen abantailak?

Gure langile guztiak gizarte segurantzaren erregimen orokorrean aseguratuta daude. Gainera, gizarte erantzukizuneko aseguru bat dago, lanean bezeroari eragin ahal zaizkion kalte posibleak estaltzeko.

Zer gertatzen da bidali didaten pertsona gustatzen ez bazait?

Garbiketa-zerbitzuko koordinatzailea zurekin harremanetan jarriko da antzemandako gabeziak komentatzeko. Hasiera batean jarraibide batzuk emango zaizkio langileari zerbitzua hobetzeko, eta jarraipen zorrotz bat egingo zaio.  Hala ere pozik ez bazaude, beste langile bat bidaliko zaizu.

Lana gainbegiratzen al da?

Bai. Koordinatzaile batek aldian-aldian bisitatzen ditu zentroak, zerbitzuen kalitatea konprobatzeko. Gainera, hiru hilabeterik behin galdetegi batzuk bidaltzen ditugu zure asebetetze-maila zein den jakiteko eta pozik ez zauden lan horiek hobetzeko.

Nahi dudanean utzi ahal diot zerbitzuak jasotzeari?

Bai. Kontratu jakin batzuetan izan ezik. Horietan hilabeteko aurrerapenez abisatzea eskatzen dugu.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH