Adinekoa Zaintzea

Zein zaintzaile mota aukeratu behar dut?

Zaintzaile mota erabiltzailearen beharrizanen araberakoa da. Etxea garbitzea, lisatzea edota janaria prestatzea baino ez badugu nahi, nahikoa izango da etxeko zerbitzuetako langile bat eskatzea. Erabiltzaileak autonomia galduta badauka eta eguneroko jarduera batzuk burutzeko laguntza behar badu, etxez etxeko laguntzaileen prestakuntza daukan pertsona bat, geriatriako laguntzaile bat edo antzekoren bat eskatu beharko dugu.

Zein lan egiten dituzte etxez etxeko zerbitzuko laguntzaile, geriatriako laguntzaile eta antzekoek?

Pertsona horiek prestakuntza jakin bat jaso dute eta prest daude jarduera pertsonaletan laguntzeko, heziketa arloko jarduerak eta jarduera sozio-komunitarioak burutzeko.

Jarduera pertsonalak etxean egiten diren horiek dira, eta mendekotasuna duen pertsonari babesa ematen zaie horien bidez, autonomia pertsonal eta familiar handiagoa lortzeko.

Higiene Pertsonala

  • Laguntzaileak higiene arloko ohiturak planifikatu eta horietan hezten du.
  • Norberaren garbitasuna eta higienea.
  • Janzteko laguntza.
  • Mugikortasuna.

Oheratu eta altxatzeko laguntza

  • Postura aldaketak egiteko laguntza.
  • Etxe barruan mugitzeko laguntza.
  • Paseoak ematea helburu terapeutiko eta sozialekin.

Elikadura

  • Jateko eta edateko laguntza.
  • Elikaduraren kontrola.
  • Jateko ohituren gaineko heziketa.
  • Zainketa bereziak.

Inkontinentzia egoeretan laguntzea.

  • Tratamendu medikoa jarraitzeko kontrola, osasun-ekipoekin batera koordinatuta.
  • Heziketa arloko jarduerak trebetasun sozialak eta jarrerak sustatzera bideratuta daude.
  • Espazioan eta denboran orientatzea.
  • Integrazioa eta gizarteratzea bultzatzea.
  • Familian eta inguruan elkarbizitza garatzeko ohituretan laguntzea.
  • Ekonomia eta familiaren antolaketa.
  • Jarduera sozio-komunitarioak hauek dira: erabiltzaileak bere komunitatean eta aisialdi jardueretan parte hartzea sustatzera bideratutako jarduerak.
  • Laguntza etxean eta etxetik kanpo. Paseoan joatea, erosketak egitea, eta abar.
  • Pertsonari gestioak egiten laguntzea.
  • Etxeko antolaketan laguntzea.
  • Komunitatean eta aisialdi-jardueretan parte hartzea sustatzea.

Zergatik kontratatu enpresa bat adinekoak zaintzeko?

Enpresok berme batzuk eskaintzen ditugu, ezkutuko ekonomiak eskaintzen ez dituenak. Gure langile guztiak gizarte segurantzan alta emanda daude. Baja hartzen dutenean edo oporrak dituztenean ordezkoa bidaltzen da; horrela, bezeroa ez da zerbitzurik gabe gelditzen, eta gainera gizarte erantzukizuneko aseguru bat daukagu istripu posibleak estaltzeko.

Non ematen ditu zerbitzuak Eskutik Urdaibaik?

Bizkaia osoan ematen dugu zerbitzua.

Eskatu dezaket zaintzaileak profil jakin bat izatea?

Bai. Aurretik aipatu dugun bezala, adinekoen zaintzan zainketa bereziak behar izaten dira, eta langile profesionalek eman behar dituzte.

Zenbat orduz eduki dezaket zaintzaile baten zerbitzua?

Behar dituzun orduetan. Adinekoak zaintzeko pertsona bat eduki dezakezu barne-erregimenean, kanpo-erregimenean eta orduka, eta kasu bakoitzean plan berezi bat egin dezakegu. Gauez zein egunez behar duzun edozein ordutegi eskaini dezakegu; esaterako, adineko pertsona bat ospitalean badago sendatze-fasean, eguneko ordu jakinetarako kontratatu daiteke konpainia egiteko eta oinarrizko arreta eta higiene pertsonalerako laguntza emateko.

Eta langileen higieneari dagokionez?

Adineko pertsonekin tratatzen denean, higienea oso garrantzitsua da germen eta gaixotasunak zabaldu ez daitezen.

Zerbitzu bat ematen hasi aurretik, gure langileek eskuak garbituko dituzte. Era berean, debekatuta daukate erabiltzailearen etxean erretzea eta uniformea eraman behar dute. Gainera, eskularruak ere erabili behar dituzte etxeko garbiketa egiteko edo erabiltzaileei garbiketa pertsonalean laguntzeko.

Ezagutu dezaket langilea zerbitzuarekin hasi aurretik?

Behin zerbitzua kontratatuta, bakoitzaren beharrizanetara ondoen egokitzen den langilea bilatuko da eta familiari, erabiltzaileari edo biei aurkeztuko zaie. Aukeratutako pertsona ez gustatzekotan, beste langile bat bidaliko da.

Bidali didaten zaintzailea ordezkatu nahi badut?

Zerbitzua probatuta zaintzailea atsegin ez baduzu, esan eta aldatu egingo dugu.

Nola ordaintzen dira zerbitzuak?

Zerbitzua hilabete amaieran ordaintzen da, aldian behingo zerbitzuak izan ezik. Horiek zerbitzuaren amaieran ordaintzen dira.

Zerbitzu bat modu esporadikoan kontratatu al dezaket?

Bai, ahal besteko aurrerapenarekin eskatzea baino ez duzu, guk zure kasurako egokiena den langilea hautatu ahal izateko.

Jaiegunetan ere zerbitzua kontratatu dezaket?

Bai, Eskutik Urdaibain urteko egun guztietan eta ordu guztietan eman dezakegu zerbitzua. Jarraikako zerbitzu bat kontratatuta izatekotan, ohiko zaintzaileak ez badu jaiegunetan lan egiten, ordezkatu egin dezakegu, arazo barik.

Gurekin, zure adineko senideak beti egongo dira lagunduta, hala behar izanez gero. Zaintzaileak ezin badu egun zehatz batean edo jaiegunetan lan egin, eta zuk jarraikako arreta behar baduzu, egun horietarako ordezkoa jarri dezakegu.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH