LANBIDEK BAIMENDUTAKO ENPLEGU-AGENTZIA (1600000075 zenbakiarekin)

Pertsona batek ia etengabeko arreta behar duenean, aproposena pertsona edo etxeko langile bat lanaldi osora edo etxe barnerako kontratatzea da. Hala ere, bilaketa eta kontratazio prozesu hau ez da batere erraza, ezta azkarra ere; langile egokia topatzeak luze jo dezake. Era berean, kontratu hori egiteak laneko eta administrazioko tramiteak egitea dakar, eta horiek kudeatzera ez bagaude ohituta, ez da erraza.

Eskutik Urdaibai enpresa barneko hautaketa zerbitzu mota honetan espezializatuta dago, eta gure lana zure ordez prozesu hori guztia burutzea da. Gure esperientziak erraztu egiten digu zure beharrizanetara eta lehentasunetara egokitutako langile bat topatzea.

GURE HAUTAKETA ZERBITZUA

A) ETXE BARNEKO LANGILEAK

Etxe barneko langilea enplegu-emailearen etxean 24 orduz egoten dena da, gutxienez astean 36 orduz disfrutatzeko eskubidea izanda, egun libre gisa; horietatik 24 ordu jarraian izan beharko dira, eta ahal izanez gero, igandeetan.

B) ETXETIK KANPOKO LANGILEAK

Barneko kontzeptua ez duten guztiak dira. Hiru kategoriatan sailka ditzakegu burututako lanaldiaren arabera:

1.- Lanaldi luzeak

Egunean 10 eta 12 ordu arteko lanaldiei buruz ari gara. Iraupen luzea denez, atseden hartzeko eta jateko tarte bat egon behar da. Etxeko zein laguntza emateko (adinekoak, umeak edo ezintasunen bat dutenak) zereginak izan daitezke.

2.- Lanaldi osoa

Egunean 6-8 ordu arteko lanaldiei buruz ari gara, eta zereginei dagokienez aurreko ataleko berdinak.

3.- Lanaldi erdia

Egunean 3 ordutik gorako lanaldiak.

C) ORDUKAKO NESKAMEAK

Astean 15 ordu baino gutxiago egiten dituzten langileak dira, etxeetara joaten direnak etxeko lanak (garbiketa, plantxa, otorduak prestatu…) egiten zein laguntzen (adinekoei, umeei, gaixoei…).

ESKUTIK URDAIBAI ENPRESAK ESKAINTZEN DIZKIZUN ABANTAILAK

1.- Konfiantza

Hautagaien erreferentziak egiaztatzen ditugu, beti ere datuen egiazkotasuna baieztatzeko, eta test psikoteknikoak eta aurrez aurreko elkarrizketak egiten ditugu. Hautaketa prozesua amaitu ondoren, langilearen erreferentziak pasatzen ditugu, zuzenean egiaztatu ahal izateko.

2.- Erosotasuna

Langilea etxean sartu arteko kudeaketa guztiak burutzen ditugu; hautaketatik hasi eta kontratazioak dakartzan tramite guztietara arte (kontratua, nomina, Gizarte Segurantza altan eman…)

3.- Bermea

lana uzten badu, bi hautaketa prozesu gehiago egingo dizkizugu, kosturik gabe, lehenengo 6 hilabeteetan. Gainera, lehenengo urtean, oporraldian, ordezko bat bilatuko dizugu.

Langileak: kontratua, Gizarte Segurantza, nomina

Pertsona bat kontratatzeak, modalitate guztietan (etxe barnekoa, etxeko langilea lanaldi erdira zein lanaldi osora) hainbat tramite burutzea dakar; gainera, tramite horiek egitera ohituta ez dagoen jendearentzako zaila da: lan-kontratua, ez badu kotizazio-kontua eskuratu, Gizarte Segurantzan alta eman, nominak… Zure ordez geuk egiten ditugu kudeaketa horiek guztiak, gainkosturik gabe.

Gizarte Segurantzan aurkeztu behar diren dokumentu guztiak prestatuko dizkizugu, edo nahiago baduzu, tramite guztiak geuk egitea eska dezakezu.
Gure bulegoetara etor zaitezke edo telefono bidez kontsulta egin: 946-252-365.

START TYPING AND PRESS ENTER TO SEARCH